Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa gaur Arranoan

Egoitz Unamuno 2022ko mar. 5a, 09:00

Musean Arrano elkartean (2017).

Gaur arratsaldean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Arrano elkartean, 16:00etan hasita.

Sariak ondorengoak izango dira:

  1. Saria: Bi txuleta + 2 ardo sorta + EHko Mus federazioaren 2 kamiseta eta Gipuzkoako kanporaketarako pasea. 
  2. Saria: Bi untxi + 2 ardo sorta eta Gipuzkoako kanporaketarako pasea.
  3. eta 4. Sariak: Botila ardo bana.

Inskripzioa egunean bertan egin behar da lehiaketa hasi aurretik. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.