Bihar Eibarren egingo duten saioaren ondotik, martxoaren erdialdean Elorrion ere taularatuko dute Zintzilik ikuskizuna.
Quico Puges Eibarren bizi den musikari kataluniarra da ikuskizunaren zuzendaria eta Quico Puges bera, Nagore Sanz eta Domentx Uzin Soraluzeko Musika Eskolako hiru irakasleak dira obra taularatuko duten artistak, Irati Bilbao jazz kantari durangarrarekin batera. Alderdi teknikoen arduradunak, berriz, Javi Ulla argiztatzailea, Sadia Haider jostuna (pakistandar jatorriko soraluzetarra) eta Peio Gorrotxategi soinu teknikaria dira.
Familia guztiarentzako musika ikuskizuna da Zintzilik, “jazzaren hizkuntza entzuleria guztiengana gerturatzeko” sortua eta “ohiko kontzertu-formatuetatik haratago”, era “ludiko eta dibertigarrian” garatzen dena.