Gaurko prentsaurrekoan, Iosu Arraiz mankomunitateko presidenteak jakinarazi duenez, 2021ean 2020an baino 129 tona hondakin gehiago batu da gaika. Baina aldi berean, batutako errefus kopuru handitu eta guztira, 258 tona gehiago jaso da.
Datuok ikusita, Arraizek adierazi du Debabarreneko erronka nagusia dela “ontzi arinak gaika batzea edukiontzi horian, eta, batez ere, errefus kopurua jaistea”.
Datuak xehatuta
Datuak zatikiaren arabera aztertuta, honakoak helarazi ditu, 2021eko eta 2020ko datuak alderatuta:
- Bio-hondakinak: 226 tona gutxiago jaso da.
- Papera eta kartoia: 21 tona gutxiago jaso da.
- Ontzi arinak: 122 tona gutxiago jaso da.
- Beira: 185 tona gehiago jaso da.
Biztanle bakoitzaren arabera begiratuta, berriz, biztanle bakoitzeko 4 kilo gehiago zabor batu dira 2021ean, guztira, 432 kilo, eta, horietatik 224 kilo batu da gaika.
Arraizek gogora ekarri du 2020ko egoera eta 2021ekoa “guztiz desberdinak” izan zirela pandemiaren eraginez, baina berretsi du erronka nagusiak direla “errefus kopurua gutxitzea eta ontzi arinak behar bezala sailkatzea”.
Halaber, Arraizek gogora ekarri du gaikako bilketaren gaineko datu guztiak, herriz herrikoak zein bailarakoak publikoak direla eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen web orrian kontsulta daitezkeela. Datu horietan ikus daiteke, adibidez, Soraluzeko birziklatze-tasa dela %48,56koa.
Datu guztiak ikus daitezke HEMEN KLIKATUTA.