Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkartetik deialdi berezia egin dute Ukrainan egoera zaila bizitzen ari direnei laguntzeko. Janari, arropa eta botika bilketa hasi dute Elgoibarren, besteak beste,baina bakarrik gaur eta bihar.
Elgoibarren Etxeberria tanatorioan jasoko dute Ukrainarako laguntza, bertan lan egiten baitu Yuliya Prokopenko ukrainarrak. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ondorengoak behar dituzte:
- Lehen mailako beharretarako gauzak. Higienerako produktuak, fardelak eta haurrentzako eta umeentzako bestelako produktuak.
- Hotzaren kontrakoak: Barruko arropa termikoa, eskularruak, galtzerdi termikoak.. Lotarako zakuak, gorputza berotzekoak, Botila termoak, kanpinerako suak, txiskeroak, pospoloak
Argindarra sortzeko gailuak, kandelak, linternak, pilak
- Jakiak: latak, barrita energetikoak, eta iraungitze epe luzeko jatekoak
Bestelako materiala: Bendak, gasak, bata kirurgikoak, fardelak, musuko kirurgikoak, arnasa hartzeko maskarak - Papelezko kaxak, enbalajerako.
- Nahi duenak diruz laguntzeko aukera ere izango du, donazioen biidez, honako kontu zenbakian: ES16 2095 5001 00 9114437029. Kontzeptuan 'donazioa' hitza jartzeko eskatu dute. Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkarteren kontua da.
Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkarterekin harremanetan jartzeko: ucraniaeuskadi@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke edo honako telefonoetara deitu: 642 772 760 / 636079 690. Elkartekoek hiriburuetan ere jasoko dute materiala.