Argazki bilduma

Mozorroen aitzakian, umore paregabea

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 26a, 19:44

Gaur, zapatua, mozorro dotore askoak eta ondo landutakoak soinean zituztela irten dira kalera ume asko baina baita heldu mordoxka bat ere. Eguraldi paregabea lagun, giroa ere halakoxea izan da. Eguerdiko dantza saioarekin ekin da Aratuste-zapatua eta apurka-apurka, plazara eta kalera atera dira herritarrak. Behin kalean, bertan bazkaltzen gelditzera animatu dira asko eta iluntzean, txarangarekin segitu du festak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.