Piratak iritsi ziren eskolara

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 26a, 14:12

Atzo, barikua, piratek Plaentxi Herri Eskola “hartu” zuten, itsasontzi eta guzti. Ikasgelaka, piraten abestiak kantatu zituzten elkarrekin eta arratsaldea borobiltzeko, txokolatada ederrarekin bete zituzten barrenak. Gainera, umore hobeezinean ibili ziren, Aratusteak direlako, noski, baina baita ere atzotik datorren asteko eguaztenera bitartean izango dituzten “oportxoen” pozarekin. ARGAZKIAK: Plaentxi Herri Eskola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.