Domekan, puzgarriak kiroldegian

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 24a, 18:14

Atxolin Guraso Elkarteak gogora ekarri du domeka honetan, puzgarriak izango direla Arane kiroldegiko frontoian. Goizez zein arratsaldez izango da haietan jolasteko aukera.

Domekan, goizez, 11:00etatik 13:30era zein arratsaldez, 17:00etatik 19:30era izango da puzgarrietan ibiltzeko aukera. Atxolin elkarteko bazkideek debalde dute sarrera; gainontzekoek, berriz, egun osoarengatik 5 euro ordaindu beharko dute eta arratsaldez bakarrik joan nahi izanez gero, berriz, 3 euro.

Puzgarriak kiroldegiko frontoian ipiniko dituzte eta mostra ederra ekarriko dutela jakinarazi dio puzgarrien enpresa Atracciones Sanzek Atxolin Guraso Elkarteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.