Ertzaintzak zein Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, otsailean egindako lehen bi lapurretak Errekaldeko bina garajetan egin zituzten.
Garajeetako batetik 3.000 euro baino gehiago balio zuen bizikleta eta 300 euroko bi patinete eroan zituzten. Beste garajetik, berriz, mekanikarako erremintak.
Balio handiko erremintak
Otsailaren 18an, berriz, Txistu garajean egin zuten lapurretan. Jakinarazi duenaren arabera, balio ekonomiko handia duten erremintak eroan zituzten.
Azkenik, otsailaren 21ean, Benito altzari-dendako ugazabak jabetu ziren biltegian lapurretan egin zietela. Handik ere erremintak lapurtu zituzten, balio ekonomiko handikoak.
Horrez gain, pertsona batek aste honetan Udaltzaingoari jakinarazi dio aste honetako gau batean, hiru gizonezko ikusi zituela Estanko aurrean eta balkoira irten eta kargu hartu zienean hiru gizonek ospa egin zutela.