Eguenean eguneratu zituzten COVID-19ari dagozkion azken datuak. Haien arabera, abiada handian ari dira jaisten datuok. Datuek Eibarren eta Soraluzen eman dute beherakadarik nabarmenena astelehenean argitaratutakoekin alderatuta.
Edozelan ere, orokorrean gero eta eragin txikiagoa du COVID-19 koronabirusak. Mutrikun izan ezik, gainerako herri guztietan 1.000tik beherakoa da intzidentzia-tasa metatua; Soraluzen, adibidez, 780,07ra jaitsi da. Datuen hurrengo eguneraketa astelehenean egingo dute.
Hona hemen urtarrilaren 10etik 17ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 78 993,67
- Elgoibar 39 883,88
- Mendaro 4 425,53
- Deba 10 770,22
- Mutriku 21 1035
- Soraluze 10 780,07
- Debabarrena 162