Egunero 1.000 kilo hondakin edukiontzietatik kanpo lagatako poltsetan

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 17a, 19:01

Hondakinak lekuz kanpo, Errekalden.

Debabarreneko mankomunitateak jakinarazi du edukiontzi kanpoan hondakin poltsak lagatzen dituztenekin neurriak hartzen hasi dela. Bi datu eman dituzte. Batetik, egunero 1.000 kilo hondakin batzen dituztela edukiontzi kanpoetan lagatako poltsetan eta 2021eko urritik hona lau zigor espediente zabaldu dituztela. Gaineratu dute hainbat kexa jaso dituztela herritarrengandik

Espediente zigortzaileei dagokienez, jakinarazi dute halako lau zabaldu dituztela eta zigortu dituztela bi establezimendu, horietako bat bi aldiz, eta pertsona partikular bat. 

Halaber, esan dute horrako horiek hartzen diren lehen neurriak izanik, “leun” jokatu duela mankomunitateak, “abisu moduan”, baina ohartarazi dute jokabide desegoki horiek erantzuna izango dutela hemendik aurrera, eta 200 euroko isuna ezartzea ekar dezaketela. 

Herritarrek helarazitako kezken arabera, berriz, edukiontzi kanpoetan lagatako hondakin poltsek ingurua zikintzen dutela kexu dira eta herrietako zenbait kaleetan ibiltzea “esperientzia desatsegin” bihurtzen dela diote.