Gaur eguneratutako datuen arabera, bakarrik 16 soraluzetarrek eman dute positibo COVID-19 detektatzeko probetan otsailaren 7tik 13ra bitartean, justu orain astebete baino 13 lagunek gutxiago.
Positiboen beherakadari esker, herriko intzidentzia-tasa metatua 1.000tik gertu dago eta joera berari eutsiz gero, aste honetan bertan 1.000ik behera kokatuko da indikatzaile hori.
Soraluzen moduan, Debabarreneko gainerako herrietan ere abiada bizian ari dira jaisten atzemandako positiboen kopuruak eta dagoeneko herri guztiek dute 1.000tik beherako intzidentzia-tasa metatua.
Hona hemen otsailaren 7tik 13ra bitarteko datuk, herriz herri:
- Eibar 132 1401,32
- Elgoibar 49 1377,82
- Mendaro 2 1229,31
- Deba 10 1136,99
- Mutriku 24 1354,91
- Soraluze 16 1132,36
- Debabarrena 233