Gabolats goia zirkulaziora zabaldu ondoren, atzera ere lehengora bueltatuko da herri barruko zirkulazioa. Halaber, autobusak betiko geralekuetan hartu ahal izango dira.
Bihar, barikua, 18:00etan zabalduko dute Gabolats goia edo Loralde ingurua zirkulaziora. Loraldeko ezponda egonkortzeko lanak astelehenean bukatuko dituzte baina Udalak jakinarazi duenez, ez dute eraginik izango autoen joan-etorrian.
Gabolats goia zirkulaziora zabaldu ondoren, atzera ere lehengora bueltatuko da herri barruko zirkulazioa. Halaber, autobusak betiko geralekuetan hartu ahal izango dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.