Zelan zaude gaur?
Ya lasai, azken egunotan urduri eta estresatuta ibili naiz-eta. Baina penaz ere bai, Soraluze laga behar dudalako.
Bai?
Bai. Ondo moldatu naiz hemen. Kideak oso jatorrak dira denak, gustura egon naiz, udaletxean ere bai eta bizilagunekin ere bai. Herri txikia izatean, gainera, azkar moldatu naiz.
Hemen izan duzu lehen aldia polizia modura; zelan?
Ondo. Lanbide horretan jarraituko dut Trapagan.
Pozik hango lanpostuarekin?
Etxe ondoan hartu dut plaza, horregatik oso pozik nago. Baina ea nola dagoen dena. Herria ezagutzen dut baina bertatik pasatzen naizelako, ez gehiago. Gainera, lehenengo 9 hilabeteko formazioa egin behar dut Arkauten. Bihar bertan hasten naiz Arkauten.
Desberdina izango da gero Trapagako lana, ala?
Oso desberdina. Talde handiagoa da, herri handiagoa… Dena aldatzen da.
Besteak beste, pistola eraman behar duzu han…
Bai, han bai. Hango lanpostua polizialagoa da.
Bi urte egon zara hemen; soraluzetarrak “arruntak” gara? Batzuek esaten dute hemen denetik pasatzen dela…
Baina nire herrian ere bai; herri guztietan pasatzen dira gauzak. Arruntak zarete, bai.
Ya ez zara bueltatuko.
Josu agurtzera bai, ze orain ez dago hemen.
Badator norbait zure ordez?
Eskatuta dago, ea noiz bidaltzen duten.
Besterik nahi baduzu gaineratu…
Ba oso gustura egon naizela hemen eta seguru goizago ala beranduago elkartuko garela nonbait.