Kejak eta eskarixak

Sagar Errekako behin-behineko autobus geralekua tokiz aldatu dute

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 8a, 12:10

Aste honetan, Gabolats goia zirkulazioari itxita izango dela-eta, Bergararako noranzkoan doazen autobusak hartzeko behin-behineko geralekuak ipini dituzte barikura bitartean, bata Lucio Ariznabarreta tailerraren ondoan eta bestea Sagar Errekan, saihesbide hasieran. Bada, Udaltzaingotik jakinarazi dute Sagar Errekakoa lekuz aldatu dutela gaur. Autobusa saihesbidean hartu beharrean, Sagar Errekako autobus geltokian hartu behar da orain. 

Bestalde, Mendarora doan autobusa Errekalden, Zubi Nagusian eta Sagar Errekan geratuko dela ohartarazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.