29 positibo

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 7a, 17:45

Nabarmen egin dute behera COVID-19n positibo eman duten herritarren kopuruak, bai Soraluzen eta baita eskualdean ere. Herriari dagokionez, ia erdira jaitsi da positibo kopurua barikuko datuekin alderatuta. Eskualdeari begiratuta, berriz, 200 bat gutxiago kontabilizatu dituzte. 

Gaur, astelehena, eguneratutako datuen arabera, badirudi COVID-19 koronabirusarekin lotuta azken asteotan ematen ari den positibo gutxitzeak beheranzko joerari eutsi egiten diola. 

Soraluzeko datuei dagokienez, beste koska bat egin dute behera eta horri esker intzidentzia-tasa metatuta gertuago dago 2.000tik; gainera, segitzen du izaten eskualdeko tasarik baxuena.

Hona hemen urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar       253      2489,63
  • Elgoibar  110       2487  
  • Mendaro  24       3404,26
  • Deba      52        2897,49
  • Mutriku   48        2879,19
  • Soraluze  29       2063,41
  • Debabarrena   516