Ezoziko Ama Abesbatzaren Gabonetako kontzertua

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 5a, 11:01

Ezoziko Ama Abesbatzak ezin izan zuen Gabonetako kontzertua herrian eskaini, eurek nahi zuten moduan. Pandemiak baldintzatutako egoerak eraginda, erabaki zuten kontzertua grabatzea, ondoren herritarrei eskaini ahal izateko. Bergarako Mariaren Lagundiaren eliza izan zuten eszenatoki eaq segidako bideoa da emaitza. 

Abenduaren 30ean grabatu zuten kontzertua, Aitor Garitano bergararrak zuzenduta. 

Honako piezak interpretatu zituzten: 

  • J. Elberdinen Kantauri
  • Ken Zazpiren Ilargia 
  • J. R. Gomisen A la Nanita Nana
  • H. W. Ledbetterren Bring Me Little Water Silvy
  • Ken Zazpiren Itsasoa Gara
  • Rodgersen Edelweis
  • A.B. Lorenzoren La LLamada
  • C. Simonen Let de River Sun
  • S. Salaberriren Mendirik Mendi
  • Urteagaren Nere Etxea
  • J. Elberdinen Por eso cantamos juntos
  • J. Guridiren Hator, Hator

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.