48 positibo

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 4a, 13:26

Gutxi bada ere, berriro ere behera egin du COVID-19 koronabirusarekin lotutako positibo kopuruak eta intzidentzia-tasa ere jaitsi da apurtxo bat. Atzo eguneratutako datuen arabera, herrian 48 positibo atzeman dituzte azken astebetean. Eskualdeari dagokionez, nabarmen egin du behera positibo kopuru totalak. 

Azken datuen arabera, Mendaron izan ezik, eskualdeko gainerako udalerri guztietako intzidentzia-tasa metatuta 4.000tik beherakoa da. Udalerri guztien artetik, berriz, une honetan Soraluzek dauka tasarik baxuena. 

Hona hemen urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra bitarteko datuak, herriz herri: 

  • Eibar              319     3053,80
  • Elgoibar        158     3457,54
  • Mendaro         51      4302,60
  • Deba              82      3759,40
  • Mutriku           66      3556,64
  • Soraluze         48       2415,70
  • Debabarrena   724