Kejak eta eskarixak

Barruan pozoia zeukan okela aurkitu dute, berriro ere

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 4a, 10:26

Pozoia okela barruan ezkutatuta. Argazkiak: Udaltzaingoa.

Aste honetan, berriro ere aurkitu dute barruan pozoia zeukan okela, Ezoziko bideko garaje inguruetan. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, sokaz ondo batuta zegoen okela pusketa eta barruan pozoi mordoa zeukan gordeta. Leku berean, gutxienez, beste bost bider aurkitu izan dute pozoia eta iaz txakur bat hilzorian egon zen, hura jatearren.  

Mendiola industrialdera ematen duten garajeen aurreko aldean aurkitu zuten pozoitutako okela, lehenago aurkitu izandako leku berean. 

Besteak beste, 2021eko irailean birritan aurkitu zuten pozoidun janaria. Behin, saltxitxa barruan, pozoiaz aparte, orratzak ere sartuta zeuden. Eta beste behin, pozoiz estalitako tripakiak aurkitu zituzten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.