Beiraren edukiontzietara poltsarik ez botatzeko gogorarazpena

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 4a, 11:23

Beira edukiontzian ipinitako pegatina, Eibarren.

Ikusita azken hilabeteetan “ohikoa” izaten ari dela beira edukiontzien barruan poltsa industrialak ikustea, Debabarreneko Mankomunitateak gogora ekarri du ezin dela inolako poltsarik bota edukiontzi barrura.

Gogorarazpen hori egiteko, beira edukiontzietan pegatinak ipini ditu Mankomunitateak.

Esan duenez, tabernetan edo establezimenduetan sortzen den beira poltsetan jasotzen bada ere, poltsak hustu egin behar dira edukiontzian, baina ezin dira edukiontzi barrura bota. Izan ere, birziklapena oztopatzen dute eta edukiontziak hondatzen dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.