Santa Ageda koplen kantu-kalejira, musika eskolakoen eskutik

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 3a, 19:06

Atzo, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek Santa Ageda bezpera ospatzeko kalejira egin zuten. Trikitrilari taldeak bidea zabalduz, kalerik kale kantatu zituzten Santa Ageda bezperako koplak. Lagun izan zituzten hainbat guraso eta Ezoziko Ama Abesbatzako hainbat kide.

Atzoko kalejira eliz atarian hasi zen. Umeak eta helduak elkarrekin makilekin lurra joz, Oles, Oles kantatuz, Naturari esan zioten esnatzeko ordua dela, udaberriari eta udari bide emateko.

Hortik abiatuta, Plaza Zaharretik, Gabolatsera, Zubira gero eta Santa Anako kaletarrak bisitatu ondoren, Plaza Berrian borobildu zuten kalejira, bidean Santa Ageda martiriaren koplak kantatuz. 

Bihar, berriz, Santa Ageda bezpera, Ezoziko Ama Abesbatzako kideak eta Soraluzeko Txistulariak irtengo dira kalejiran, 19:30ean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.