Ume bat leihotik behera jausi da

Erredakzioa 2022ko ots. 3a, 14:12

Gaur, 13:40ak inguruan ume bat leihotik behera jausi da, Frontoi kalean. Beheko solairutik jausi da, bi metro inguruko altueratik. Bizilagun batek artatu du eta larrialdi zerbitzuei eman die abisua. Haiek Donostiako ospitalera eraman dute.

Xehetasunen arabera, zabalik zegoen leihora igo eta kalera jausi da umea. Bi metro inguruko altura dago leihotik kalera. 

 Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzietako langileek artatu dute umea. Larrialdi zerbitzuetakoek umea ohatilan hartu eta Donostiako ospitalera eraman dute, kolpearen larritasunak behar den moduan ikuskatzera. Hori bai, umea kontziente zegoen eraman dutenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.