Pediatra barik eta mediku bat gutxiagorekin

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 3a, 11:30

Azken asteotan, langile gutxiagorekin ari dira zerbitzua ematen anbulatorioan. Orain dela bi astetik pediatra barik daude eta joan den astetik, berriz, mediku bat gutxiagorekin. Pediatraren kasuan, egun batean edo bestean izan du ordezkorik, baina gehienetan ez da horrela izan. Medikuaren kasuan, berriz, ez dute ordezkorik.

Atzo, eguaztena, adibidez, pediatra Soraluzeko anbulatorioan izan zen, baina ez da horrela izan azken bi asteko egun gehienetan. Horren ondorioz, gaixotzen diren ume soraluzetarrak Elgoibarko anbulatoriora ari dira bidaltzen. Gainera, anbulatorioan ez dakite noiz arte luzatuko den pediatra gabezia Soraluzen.

Horrez aparte, joan den martitzenaz geroztik, mediku bat gutxiagorekin ere ari dira lanean anbulatorioan, batek baja hartu duelako. Kasu horretan ere ez diete ordezkorik bidali.

Anbultoriotik esan dutenez, oro har, medikuak falta dira ordezkapenak egiteko.