Oraingoz, bi lehiakide

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 3a, 09:31

San Blas lehiaketako iazko irabazleak.

Gaur, San Blas eguna den honetan, ordu gutxi barru jokatuko da XV. San Blas lehiaketa. Hiru sari daude lehian, baina momentuz, bi lehiakidek bakarrik eman du izena. Udaletik gogora ekarri dute jendea azken orduan animatzen dela parte hartzera. Lehiaketa 12:00etan hasiko da eta 15 minutu lehenagora arte eman daiteke parte hartzeko izena.

 

16 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena; baita 16 urtetik beherakoek ere, baina kasu horretan, heldu baten laguntzarekin.

Izena Udaletxeko harrera bulegoan eman behar da eta parte hartzeko baldintza bakarra da opilek etxean egindakoak izan behar dutela.

Sariak eta opil dastatzea

Hiru sari izango dira jokoan:

  • saria: 50 euro.
  • saria: 30 euro.
  • saria: 20 euro.

Lehiaketa amaitzean, bertara aurkeztu diren opilak plazara hurreratzen direnen artean banatuko dira, dastatzeko.