Zapatuan eskean aterako dira baserriz baserri

Egoitz Unamuno 2022ko ots. 3a, 08:05

2021eko Santa Eskea Muneta baserriko atarian. Argazkia: Arkaitz Arana.

Otsailaren 5ean, Santa Ageda Egunez, herriko bertsozale koadrila bat eskean aterako da baserriz baserri, Miren Amuriza, Iñigo Izagirre eta Eneko Beretxinaga bertsolariak eta Unai Larreategi Mendotz soinujolea lagun hartuta.

Bertsozaleak goizeko 9.00etan abiatuko dira Ezozi auzotik eta San Andres auzoan behera jarraituta, Txurruka auzoan amaituko dute ibilbidea, guztira, 19 baserritan kantatuta. Horretarako, egun batzuk lehenago abisatzen diete ibilbidean ohikoak diren baserri horietako bizilagunei, euren oniritzia jasotzeko.    

Aurten, osasun egoera dela eta, baserrien atarietan kantatuko dute, hartu beharreko neurriak hartuta.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.