Datuak xehatuta, berriz, deigarria da 2021an jaiotza kopuruak eman duen beherakada, izan ere, 13 ume bakarrik jaio ziren. Hil, berriz, 49 lagun hil ziren. Bestalde, aipagarria da, baita ere, pertsonen artean izaten den joan-etorri handia.
Zentzu horretan, datuak orokorrean begiratuta, 2021ean 178 alta izan ziren udalerrian eta 264 baja. Bajen kasuan, kopuru horren barruan daude, adibidez, joan-etorrian dabiltzan etorkinak, kanpora bizitzera joan diren soraluzetarrak, egoitzaz aldatu eta beste herriko batera joan direnak... eta beste.