“Kanoietan aparkatuta neukan autoaren bila joan naizenean, leihoan itsatsita aurkitu ditut batere graziarik egin ez didaten bi ohar. Ondoko autoak ere beste nota batzuk zituen itsatsita.
Kontua da autoa nire plazatik pixka bat aldenduta utzi nuela, gainerako autoak ere gaizki aparkatuta zeudelako. Bi aukera nituen: edo albokoaren ondo-ondoan laga bi autorentzako tartea zegoelako, edo zuloaren erdian utzi eta plaza bat izorratu, hori eginez gero, nire autoaren ondoan ez baitzen beste auto bat sartuko. Beraz, beste auto batendako lekua uztea erabaki nuen, beste aparkalekuaren zati bat zapaldu arren.
Lehen esan bezala, ez da Kanoietan zerbait gertatzen den lehen aldia. Beste behin, ispilua mugitu egin zidaten (elektrikoa da, ez eskuzkoa, eta apurtu egin zitekeen) eta haizetako-garbigailuak altxatuta utzi zizkidaten".