Apur bat gora egin du COVID-19a detektatzeko probetan positibo eman duen herritarren kopuruak. Atzo eguneratutako datuen arabera, barikuan zein zapatuan, 11na positibo atzeman zituzten, domekan, berriz, bakarra. Beraz, oraindik ikusteko dago zein izango den pandemiaren bilakaera, oraindik ez baitu beherako joera garbia erakutsi.
Gorabeherekin segitzen dute COVID-19 koronabirusari dagozkien datuek azken asteotan. Batean gutxitu, bestean areagotu egiten dira atzemandako positiboak. Horren ondorioz, ez da garbi ikusten zein den pandemiaren bilakaera.
Gauza bera ari da gertatzen Debabarreneko gainerako udalerrietan ere. Hori bai, orokorrean, guztietan, Mendaron izan ezik, jaitsi egin da intzidentzia-tasa metatua.
Hona hemen urtarrilaren 20tik 26ra bitarteko datuak, herriz herri: