Pentsio publiko duinen aldeko gaurko elkarretaratzean, mobilizazioak izan dituzte hizpide.
Batetik, jakinarazi zuten Lan Erreformaren kontrako atzo egindako manifestazioetan parte hartu zutela, besteak beste, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata 1.200 eurokoa izan dadila aldarrikatzen dutelako eta 2010eko eta 2012ko lan-erreformak indargabetzea nahi dituztelako.
Bestetik, esan dute pentsiodunen mugimenduak adostu duela mozioak aurkeztea, Bankuen Praktika Txarrak salatzeko.
Azkenik, otsailaren 12ko mobilizazioari begira, iragarri dute Estatu osoko deialdia dela eta oro har, honakoa aldarrikatuko dutela:
- Benetako KPIren igoera aplikatzea
- 1.080 euroko gutxieneko pentsioa
- 2011ko, 2013ko eta 2021eko erreformen murrizketak indargabetzea.