San Blas egunean, "bizitzaren eta zaintzaren aldeko apustua"

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 31a, 12:12

Eguenean, otsailaren 3an San Blas eguna da. Herritar ugari dabil San Blas opilak egin eta egin eta horietako asko dago opilen bedeinkaziorik egongo ote den jakinguran. Bada, Ion Loiola Soraluzeko parrokoak jakinarazi du “zaintzaren eta bizitzaren aldeko apustua” egingo dutela. Hori horrela, datorren urtean, "testuinguruak eta baldintzek ahalbidetzen badute, opilen bedeinkapena" izango litzateke. 

Aurtengo San Blas egunari begira, “zaintza eta segurtasuna bermatzea” lehentasun moduan jarri ditu Soraluzeko parrokiak: "Testuinguru honetan eta baldintzak kontuan izanik "bizia eta segurtasuna ahalbidetzea nahi dute".

"Beraz, aurten zaindu gaitezen".