Atzo, Patricia Borinaga sozialistak Kalebarrengo proiektua defendatzeaz gain, EH Bilduren kritikei erantzunez, gogora ekarri zuen Udalak berez "marjina txikia" duela aurrekontuan. "Aurrekontuaren %60 Foru Funtsetik dator eta gastu gehienak langileen soldatetarako dira, mantenu gastuetarako eta gastu korronterako; gutxi geratzen da inbertsioetarako. Bestalde, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak handitu egiten baditu, gastua ere handitu egiten da eta hori ere hartu behar da kontuan“.
Adostasunari balioa
Behin hori esanda, bi punturi eman nahi izan zien balioa. Batetik, azken asteotan Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duten Debabarrena suspertzeko ponentzia udal ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen artean adostu izanari, eta, bestetik, EH Bilduren jarrerari, udal aurrekontuei abstentzioa emateagatik eta erakutsi duen “jarrera eraikitzaileagatik”.
Roke Akizu mugikor bitartez
Atzoko osokoaren errepasoarekin bukatzeko, anekdota moduan, Roke Akizu zinegotzi bilkidea ezin izan zen aurrez aurre bertan izan, osasun kontuengatik eta mugikor bitartez egindako bideo-deia baliatuta hartu zuen parte udalbatzarrean.