Iaz ez zen San Blas opilen bedeinkapenik egin pandemiarengatik eta aurten ere, oraindik ikuskizun dago egingo den ala ez. Ion Loiolak, Soraluzeko parrokoak esan duenez, “ostiralean LABI-k zein neurri jartzen dituen ikusi eta ondoren” erabakiko dute.
Datorren asteko eguenean, San Blas eguna da, Soraluzen egun handia. Jendea ari da opilen bedeinkapenari buruz galdetzen, izan ere, aurten parroko aldaketa egon da eta etorri berriak ez du jakinarazpenik egin San Blas opilen bedeinkapenaren harira. Bada, horri buruz galdetu diogu Ion Loiola apaizari eta erantzundakoaren arabera, biharko LABI batzordeak hartzen dituen neurriak jakin ondoren erabakiko dute zer egin.