M8ari begira plataforma sortzeko deia

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 26a, 15:43

Iaz egindako manifestazioa.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari dela-eta, aurtengo M8ko Plataforma sortzeko asanblada irekia deitu du Sororak taldeak. Bihar, eguena, da hitzordua, 19:00etan, Plaza Berrian. “Martxoak 8rako prest egongo gara!” diote deitzaileek.

Iaz ere interesa duen edozein herritarri zuzendutako deialdiaren bitartez sortu zen M8 Plataforma eta talde hori arduratu zen Emakumeen Nazioarteko Egunari begirakoak antolatzen.

Besteak beste, manifestazio zaratatsu, koloretsu eta jendetsua egin zen Dena aldatu, sistema arrakalatu! leloarekin.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.