Hasi dira zolatze-lanak

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 26a, 10:47

Santa Ana zolatzeko kamioiak.

Gaur, eguaztena, goizeko lehen ordutik Santa Ana kalean lanean ari dira Asfaltos Alaveses enpresako langileak. Asmoa da gaur kale hori zolatzea eta bihar, berriz, Gabolats kalea goizez eta Erregetxea arratsaldez.

Gaur, Santa Ana kaleko 18. zenbakitik 24. zenbakira bitarteko kale-zatia zolatuko dute. Goizeko lehen ordurako kenduta zeuden bertako ibilgailuak eta zoladura lanak egingo dituen enpresako kamioiak ere goizago ailegatu dira.

Izan ere, lan antolaketaren arabera, gaur egingo dituzte Santa Ana kaleko lanak ze bihar Gabolats eta Erregetxea zolatu beharko dute.

Gabolatsi dagokionez, goizean egingo dute lana. Erregetxean, berriz, 14:00etatik aurrera hasiko dira lanak. Mini-garbigune inguruko zatia zolatuko dute. Beraz, bihar, ibilgailuz libre laga beharko da esparrua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.