Kejak eta eskarixak

Egur hondarrak traban

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 26a, 08:57

Egur hondarrak futbol zelaiko aparkalekuan.

Kexua helarazi du Sora Futbol Taldeak futbol zelaiko aparkalekuaren egoera dela-eta. Argazkiek erakusten duten moduan, zuhaitzen adarrak eta aparkalekuan bertan birrindutako egurren hondarrak lurrean lagata daude, aparkalekuaren zati bat okupatzen. Soratik diotenez, partidak tokatzen diren egunetan, futbol zelaira autoz edo autobusez doazenak kabitu ezinda ibiltzen dira eta bertan aparkatzen dutenek, berriz, partiden amaieran maniobra nekezak egin behar izaten dituzte irteteko.

"Parkinga betetzen denean han ezin da errebueltarik hartu eta folloia muntatzen da. Gainera, Udalean abisua emanda dugu aspaldi, baina ez dute garbitzen", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.