Azken egunotako joerari eutsi eta COVID-19an atzemandako positibo kopuruek beste koska bat egin dute behera. Adibidez, joan den asteko astelehenarekin alderatuta, 27 positibo gutxiago kontabilizatu dituzte Soraluzen eta herriko intzidentzia-tasa metatua ez da 4.000ra ailegatzen. Debabarrenean, berriz, 408 positibo gutxiago kontabilizatu dituzte.
Hori bai, era berean, esan beharra dago azken egunotan egiten ari diren proba diagnostikoen kopurua ere jaitsi egin dela. Urtarrilaren 16ko datuekin alderatuta (atzo astebete) 2.000 proba diagnostiko gutxiago egin zituzten atzo. Eta zapatuan, berriz, orain dela astebeteko zapatuan baino ia 4.000 proba diagnostiko gutxiago egin zituzten Euskadin.
Hona hemen urtarrilaren 17tik urtarrilaren 23ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 529 4742,67
- Elgoibar 298 5580,59
- Mendaro 54 5059,10
- Deba 147 5849,99
- Mutriku 120 5720,74
- Soraluze 62 3799,70
- Debabarrena 1210