Hotza, hotz handia egin du asteburuan, egunsentian eta ilunabarretik aurrera batik bat. Izotzak gogortu egin ditu ur putzuak, ur jario txikiak eta baita ihintza ere. Frantziska Iraolagoitiak kontatu du zero azpitik hiru gradu izan zituztela domeka goizean eta pottoken edateko ontziko uraren goi geruza izoztu zela. Bestalde, Angel Garciak zapatuko mendi-bueltan nonahi ikusi zuen izotza, Urkia Zelaitik Atxolinera bidean. Zapaburu arrautzak ere ikusi zituen izoztuta, bidalitako argazkiek erakusten duten moduan.