Udaltzaingoak eguerdian jaso du sutearen gaineko abisua. Berehala bertaratu dira eta demaseko ke beltza aurkitu dute etxebizitzan. Emandako xehetasunen arabera, egongelako leihoak eta etxebizitzako gainerako ate guztiak itxita egoteari esker sua ez da beste inora zabaldu eta oxigeno barik geratu denean, berez emendatu da.
Udaltzainak makurtuta joan dira sutea piztu den lekura, kea ahalik eta gehien saihesteko eta sua guztiz emendatuta zegoela ziurtatu ondoren, egongelako leihoak zabaldu dituzte, kea irten zedin. Ordurako suhiltzaileak eta ertzaintza ere bertaratuta zeuden, baina ez dute eskuhartu beharrik izan.
Zorionez, suteak ez du kalte pertsonalik eragin baina bai materialak. Egongela erre egin da eta keak inguru guztia belztu du.