Asisko Urmeneta komikigilea eta Helena Xurio historialaria Soraluzen izango dira Gaztetxean, 2020an argitaratu zuten Sugarren mende saiakera grafikoa aurkezten, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak gonbidatuta.
Liburuak Espainiako Inkisizioak XVI eta XVII. mendeetan Nafarroan erlijioaren izenean burutu zuen sorgin ehiza edo jazarpenaren berri ematen du eta hitzaldian liburua aurkeztearekin batera, Xuriok eta Urmenetak ikerketaren bidez gaiarekiko ondu duten ikuspegiaren berri emango dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldian zehar, tarteka, lokala aireztatuko dute.