Bihar eta etzi, Orratz (Soraluze), Lauky (Berriatua) eta Nahiu (Zarautz) artisauen eskulanez osatutako azoka ipiniko dute Eibarko Kultu elkartearen Topa Leku aretoan.
Soraluzetik, koloretako oihalekin, jositako poltsak, motxilak, zakuak, estutxeak, buruko diademak… eramango ditu Cristina Albisuak. Berriatuatik, beriz, tela ekologikoekin eta kortxoarekin egindako eskulanak eramango ditu Lauky artisauak eta Zarauztik, sikatutako eta margotutako loreak erretxinan sartu eta horiekin egindako bitxiak eramango ditu Marta Garmendiak.
Azoka izango da zabalik zapatuan, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara eta domekan, goizez berdin eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30era.