Atzo, eguaztena, Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak erkidegoei gogorarazi zien derrigortuta daudela COVID-19a detektatzeko test autodiagnostikoetako positibo guztiak jakinaraztera. Izan ere, pazienteen historia klinikoan jasota geratu behar da COVID-19a pasatu dutela, horrela izan bada. Halaxe jakinarazi zuten komunikabideek atzo.
Gaur gaurkoz, derrigortasun hori ez du betetzen Euskal Autonomia Erkidegoak, bakarrik kontabilizatzen baititu lanerako gaixo-agiria behar duten eta sintomak dituzten positiboak.
Beraz, ikuskizun dago datorren astetik aurrera zelan kontabilizatzen dituzten positiboak eta horren arabera, ikuskizun dago, baita ere, azken egunotan datuetan atzemandako beherakada benetakoa den ala ez.
Gaurko datuak
Edozelan ere, bien bitartean, gaur ere eguneratu dituzte datuak eta haien arabera, behera egiten segitzen dute positibo kopuruek zein intzidentzia-tasa metatuak. Joera bera ikusten da herrian zein eskualdean.
Hona hemen datuak, herriz herri:
- Eibar 600 6529,81
- Elgoibar 284 6767,76
- Mendaro 47 5957,45
- Deba 155 6565,19
- Mutriku 140 6868,65
- Soraluze 72 5435,33
- Debabarrena 1298