Odol Emaileen Elkartetik beti egiten dute odola ematera joateko deia, baina oraingo honetan, larrialdiko deia egin dute. Euskadiko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute urtarrilaren 31ra bitartean, 5.000 odol ateratze lortu nahi dituztela.
Odol erreserbak agortuta
Esplikatu dutenez, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak egoera larria bizi du. Gaur egun, hiru egunetarako odol erreserbak dituzte baina hamar egunerako erreserbak izatea beharrezkoa izaten da.
Gabonetako oporraldiak zein pandemiak eragin du odol erreserben jaitsiera. Egoera horri buelta emateko, orain izaten dira emaileak baino %40 gehiago beharko lirateke.
Ildo horretan, jakinarazi dute COVIDarengatik positibo eman duteneke ere edozein momentutan eman dezaketela odola. Adituek komunikabideetan emandako azalpenen arabera, orain arte ez dago "odol bidezko transmisio-kasu dokumentaturik", eta, beraz, pertsona batek "edozein unetan eman dezake odola".
Txanda hartu behar
Gogoan izan, hori bai, pandemia dela-eta, aldez aurretik hartu behar dela odola ematera joateko txanda. Horretarako telefonoz deitu beharra dago, bihar, 08:30etik 13:30ak bitartean, honako zenbakira: 943 007884.