Enpresen digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena bultzatzeko programa abian

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 20a, 10:33

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak enpresen digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena bultzatzeko programa jarri du abian. PYME izena du eta programaren helburua da laguntza pertsonalizatua eskaintzea enpresei. Zabalik dago izena emateko epea.

PYME programaren bitartez, honako zerbitzu pertsonalizatuak eskainiko dizkiete eskualdeko enpresei, 4-5 saiotan, hiru hilabetean:

  • Enpresaren egoeraren analisia.
  • Proiektuak identifikazioa eta lehenespena. 
  • Proiektuen garapena
  • Hornitzaile/aliatu egokien identifikazioa. 
  • Proiektuen jarraipena.
  • Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeko informazioa.

Lau enpresa

Izena emateko epea zabalik dago. Hori bai, asko jota, lau enpresari eskaini ahal izango diete aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua, programan izena ematen duten lehen lau enpresei, hain zuzen ere.

Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa duen enpresak pymes@debegesa.eus  helbide elektronikora mezu bat bidal dezake edo telefonoz dei dezake honako zenbakira: 943 82 01 10.