Kejak eta eskarixak

Bide bazterra konpontzen ari dira

Erredakzioa 2022ko urt. 19a, 15:14

Bide bazterra konpontzen.

Datozen asteotan, zoladura lanak egingo dituzte herriko hiru lekutan, besteak beste, Erregetxean. Bada, lanok egiten hasi baino lehen Erregetxeko bide bazterra konpondu beharra dago eta horretan dihardute gaur.

Erregetxeko bide bazterra konpontzeko, aparkalekurako sarrera itxi egin dute. Horren ondorioz, autoen joan-etorria aparkalekuko irteeratik ari dira egiten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.