Joan den abenduaren 31n atzeman zuten lehen positiboa Mesedeetako egoitzan. Harrezkero, egoitzan dauden 44 egoiliarretatik 14k pasatu dute edo pasatzen ari dira COVID-19a. Gaurko datuen arabera, eguaztena, 6 positibo daude eta 8 egoiliarrek pasatu dute gaixotasuna, baina “denak ondo” daude. Edozelan ere, positiboendako isolatutako gunea egokitu dute egoitzan.
Bestalde, egoitzako langile batzuk ere kutsatu dira COVIDaz, 40 langiletatik 10. Adierazi dute langileetako batzuek kalean edo beste lekuren baten kutsatu direla.