Garbitu dute skateparkea

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 18a, 16:23
Mankomunitateko garbitzaileak skategunea garbitzen, gaur goizean.

Gaur, martitzena, bukatu dituzte skategunea garbitzeko lanak eta erabilgarri laga dute esparrua. Abendu hasierako euri jasen ondorioz, luizia izan zen skategunean eta harri handiak eta lur asko jausi ziren bertara. Harrezkero, esparrua erabilezin zegoen.

Udaletik esplikatutakoaren arabera, skategunea berriro ere egokitzeko lanik handienak eginda zituzten baina oraindik ere harritxoak geratzen ziren. Harritxoekin ezin denez behar den moduan patinatu, Udalak Mankomunitateari pasa dio abisua, garbiketa sakonagoa eginda haiek kentzera etor daitezen.

Gaur goizean bertaratu dira Mankomunitateko garbiketako langileak eta mangera batekin guztia garbitu eta erabiltzeko moduan laga dute skategunea.