Egunotan, izotzak zuritutako bazterrak dira protagonista egunaren lehen zein azken orduetan. Gaur, Kalebarrengo termometroak 0,3 gradu markatzen zituen 08:45ean. Euskalmeteko adituen arabera, eguenean epelduko dira zertxobait tenperatura minimo horiek eta nekezagoa izango da izotza egitea. Bien bitartean, Mikel Valerok domekan ateratakoa moduko irudi ikusgarriez gozatzeko aukera ere eskainiko du izotzak. Oraingoan, islandieraz jarri dio izenburua Valerok: Caprice av Ull (Ull jainkoaren kapritxoa).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.