89 positibo

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 17a, 16:44

Nabarmen egin dute behera COVID-19a detektatzeko probetan atzemandako positibo kopuruek, bai udalerrian eta baita eskualdean ere. Intzidentzia-tasa metatua ere hasi da jaisten eta eskualdeko herri guztiek 6.000tik gorako tasa duten arren, joan den barikuko tasekin alderatuta, beherakada handia eman dute.

Gaurko datuen arabera, beherako bide argia hartu dute positiboek, batik bat, azken egunotan. Adibide bat, Soraluzen, azken asteotan egunero bi zifratako kopuruak kontabilizatu dituzte; bada, atzo eta zapatuan, berriro ere zifra bakarrera pasatu dira. Zapatuan, adibidez, lau positibo kontabilizatu zituzten bakarrik.

Soraluzen moduan, joera bera ari da ematen eskualdeko gainerako herri guztietan. Beste adibide bat: joan den barikuko datuen arabera, herri guztiek zuten 7.000tik zein 8.000tik gorako intzidentzia-tasa metatua. Bada gaurko datuen arabera, bi herrik bakarrik dute 7.000tik gorakoa, gainerakoek, dagoeneko 6.000 eta 7.000 bitarteko intzidentzia-tasa metatua dute.

Positibo guztiak ez daude zerrendan

Edozelan ere, gogoan izan orain Osakidetzak ez dituela kontabilizatzen sintomarik ez duten eta lanerako gaixo-agiria behar ez duten positiboak.

Kontuak kontu, hona hemen urtarrilaren 10etik 16ra bitarteko datuak, herriz herri.


Eibar    774      7556,23    
Elgoibar  346   7850,95
Mendaro 53     6477,54   
Deba  172        6986,98
Mutriku  184     6755,74
Soraluze  89     6869,65
Debabarrena 1618