Ibilgailuak maldan behera egin zuen eta aurreko aldearekin pinu baten aurka jo zuenean gelditu zen.
Larrialdietako zerbitzuei deitu zieten eta anbulantziak, ertzainak eta suhiltzaileen bi kamioi bidali zituzten Karakate gainera. Osakidetzako helikopteroa ere bidali zuten eta lur hartu ahal izateko lekua behar zuela-eta, bertan aparkatuta zeuden ibilgailuen jabeei deika aritu ziren, autoa mugi zezaten, horietako asko mendian zebiltzan.
Azkenean, helikopteroan eraman zuten zauritua, Gurutzetako ospitalera. Lekukoek jakinarazi zutenez, zauritutako gizonak ez zuen zauri larririk, eta "susto handi bat" izan dela azaldu zuten, beti ere, Barren komunikabidearen arabera.