Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 14:10ean gertatu da istripua.
Oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, Karakateko aparkalekuan, aldapa batean aparkatuta zegoen auto bat aldapa behera mugitu eta autoaren jabea, 40 urteko gizonezkoa harrapatu du.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, suhiltzaileak eta Ertzaintza tarteko. Azkenean, Osakidetzako helikopteroan eraman dute zauritua, Gurutzetako ospitalera.