Mende laurdena igaro da Pil-pilean argitaratzen hasi zela eta bere 380 aleetan, plaentziatarren historiaren zati asko daude jasota. Orain, denak daude ikusgai, kontsultatu nahi dituen edozein herritarrentzat.
1996tik hasi 2021ra bitartean, Pil-pilean herri aldizkariak kaleratutako 380 aleen PDFak ikusgai daude Plaentxia.eus-en, aldizkarien artxiboan. Elkarrizketak, erreportajeak, inkestak, argazki bildumak... Plazentziatarren egunerokoarekin zerikusia duten denetariko albiste eta gaiak daude jasota aldizkariaren 25 urteko ibilbidean. Kontsultatu HEMEN.
Mende laurdena igaro da Pil-pilean argitaratzen hasi zela eta bere 380 aleetan, plaentziatarren historiaren zati asko daude jasota. Orain, denak daude ikusgai, kontsultatu nahi dituen edozein herritarrentzat.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.